Nortzuk gara
Aisia, kultura eta kirola
Misioa
Aisialdiko ekintzen bidez eta ariketa fisikoaren bidez, edozein herritarren ongizatea bermatzea, asko inplikatzen den lan-talde multidisziplinar baten eskutik.
Ekintza ludikoen bitartez gure denbora librean, eta ariketa fisikoa eginez, bizi kalitatea hobetuz doala transmititu nahi dugu.
Gainera, gure filosofian barneraturik daukagun zerbait da kalitatezko zerbitzu bat ematea, herritarrei segmentuka zerbitzu desberdin eta pertsonalizatuak eskainiz, adinak eta kasuistika guztiak aintzat harturik.
Horregatik, 2 hildo orokor izango ditugu ardatz:
Aisialdia
Osasunerako ariketa fisikoa eta kirola.
Aisialdia
Kirol kudeaketa, aisia, denbora librea eta ariketa fisikoa eskaintzen ditugu.
Ondo pasatzea ezinbestekoa da haurrentzat, baina honetaz gain beste helburu batzuk ere ditu gure lanak: harremanak lantzea, giro euskaldun hezitzaile bat sustatzea, estimatuak sentiaraztea, berdintasun eta ekitatearen baloreak barneratzea, talde lanaren garrantzia barneratzea… eta askoz helburu gehiago.
Futbol campusa
Julen Lobete futbol campusa
Gure campusak beti dira kalitatezkoak, eta gure helburu nagusiak dibertitzea, haurren bizi-kalitatea hobetzea eta balio positiboak irakastea dira.
Kirolaren bidez, balio positibo asko barneratzea posible da, eta horretarako ari gara lanean egunero.

Kirol kudeaketa
Mota guztietako ekitaldiak antolatzen ditugu, bezeroari guztiz moldagarriak direnak, gure ekimen propioz eta baita ekitaldi bat antolatu nahi duenarentzat. Lasterketak, txapelketak (motzak eta luzeak), kirol instalakuntzatan ikastaro zuzenduak...

Ingurugiroarekiko errespetua
Gure enpresa jasangarria izateko ere, ingurumenarekiko errespetu handiena dugula adierazi behar dugu, eta errespeta dadin lana egingo dugu, gai honi garrantzi handia emanez gure zerbitzutan.
Paperless (paperik ez) filosofiak lagundu egiten dio ingurugiroari, eta gainera, zerbitzuak prozesuen bidez gauzatzeko erraztasuna eskaintzendigu.
Hainbat profilez osatutako lantaldea

Aratz Irigaray
Asialdi arloko arduraduna
Enpresaritzan graduatua eta aisialdiko zuzendaria

Beñat Lopetegi
Kirol eta jarduera fisikoaren arloko arduraduna
Enpresaritzan graduatua eta kirol kudeaketan espezializatua.
Haur, gazte eta nerabeentzako zerbitzuak
Gaztelekuak, ludotekak, programak eta zerbitzuak
