Ondo pasatzea ezinbestekoa da txikienentzat, baina, horrez gain, gure lanak helburu sakonagoak ditu.
Horien artean daude: giza harremanak lantzea, hezkuntza-ingurune bat sustatzea, maitatuak sentitzea, ekitatearen eta berdintasunaren balioak barneratzea eta lanaren eta sakrifizioaren garrantzia barneratzea.
Horregatik, Loirin eta antolatzen ditugun jarduera guztietan, ez dago lekurik indarkeriarako eta eskola-jazarpenerako. Gaur, bat egiten dugu horrelako jarreren aurkako Nazioarteko Egunarekin.