(+34) 627 882 485

Aisialdia eta Kirola

 

Aisialdia, kirol kudeaketa eta jarduera fisikoa

Haur eta nerabeen aisialdia gure arlo nagusietako bat da. Lanean gabiltza konpromezu handiz, egunez egun gure metodologia propioari eduki gehiago txertatuz, beti ere gure txikien hezkuntza eta aisialdia ongien uztartuarazteko.

Batez ere haurrei eta gazteei zuzenduta dago, baina adinekoentzako jarduerak ere kudeatzen ditugu.

Zerbitzuak

Kirol-sektorea

  • Kirol-instalazioen kudeaketa.
  • Sorospen-zerbitzuak.
  • Kirol-ikastaroen kudeaketa.
  • Hezkuntzako kirol-kampusak.

Aisia eta hezkuntza

  • Udal gaztelekuen kudeaketa.
  • Udalekuen kudeaketa.
  • Ludoteken kudeaketa.
  • Kale-hezitzaileak.

Gure jardueretako batzuk

  • Astialdi hezigarria.
  • Udalekuen kudeaketa.
  • Kirol ekintzak.
  • Mendi Ibilaldiak.
  • Uretako jarduerak.

Aisialdia

Kirol kudeaketa, aisia, denbora librea eta ariketa fisikoa eskaintzen ditugu.

Ondo pasatzea ezinbestekoa da haurrentzat, baina honetaz gain beste helburu batzuk ere ditu gure lanak: harremanak lantzea, giro euskaldun hezitzaile bat sustatzea, estimatuak sentiaraztea, berdintasun eta ekitatearen baloreak barneratzea, talde lanaren garrantzia barneratzea… eta askoz helburu gehiago.

Futbol campusa 

Julen Lobete futbol campusa

Gure campusak beti dira kalitatezkoak, eta gure helburu nagusiak dibertitzea, haurren bizi-kalitatea hobetzea eta balio positiboak irakastea dira.
Kirolaren bidez, balio positibo asko barneratzea posible da, eta horretarako ari gara lanean egunero.

Julen Lobelete - futbol kanpusa

Kirol kudeaketa

Mota guztietako ekitaldiak antolatzen ditugu, bezeroari guztiz moldagarriak direnak, gure ekimen propioz eta baita ekitaldi bat antolatu nahi duenarentzat. Lasterketak, txapelketak (motzak eta luzeak), kirol instalakuntzatan ikastaro zuzenduak...

Misioa

Misioa

LOIRI entitateak oso argi dauka bere misioa:

Aisialdiko ekintzen bidez eta ariketa fisikoaren bidez, edozein herritarren ongizatea bermatzea, asko inplikatzen den lan-talde multidisziplinar baten eskutik.

Ekintza ludikoen bitartez gure denbora librean, eta ariketa fisikoa eginez, bizi kalitatea hobetuz doala transmititu nahi dugu.

Gainera, gure filosofian barneraturik daukagun zerbait da kalitatezko zerbitzu bat ematea, herritarrei segmentuka zerbitzu desberdin eta pertsonalizatuak eskainiz, adinak eta kasuistika guztiak aintzat harturik.

Horregatik, 2 hildo orokor izango ditugu ardatz:

Aisialdia eta osasuerako ariketa fisikoa.

Bisioa

Bisioa

Lan egiteko modu berriak kontutan edukita, LOIRI enpresa jasangarrian bihurtu nahi dugu, langileen baldintza onak bermatuz eta zerbitzu hobeak eta kalitate handikoak eskainiz. Bezeroen ongizatea da gure erronka nagusia, eta horretarako, urteetan zehar hobetzen eta berritzen joatea da helburu handiena. ‍

 

Euskara

Euskara

Euskara guretzat ez da gure hizkuntza soilik, bizimodu bat ere bada. Gure zerbitzu guztiak ele bietan eskaintzeko gaitasuna daukagu, baina hauetan, pisu handiena eta lehentasuna Euskarak izango du.

Barne metodologia batekin kontatzen dugu, egunerokotasunean gure lan egiteko modua Euskaraz izan dadin, eta honekin batera, herritarrei ere hau helaraziz eta barneratuz. Honekin batera, euskal giroan arituko garela adierazi nahi dugu, lan-taldearen aldetik eta erabiltzaileak giro honetan txertatuz.

 

Ingurugiroarekiko errespetua

Euskara

Gure enpresa jasangarria izateko ere, ingurumenarekiko errespetu handiena dugula adierazi behar dugu, eta errespeta dadin lana egingo dugu, gai honi garrantzi handia emanez gure zerbitzutan.

Paperless (paperik ez) filosofiak lagundu egiten dio ingurugiroari, eta gainera, zerbitzuak prozesuen bidez gauzatzeko erraztasuna eskaintzendigu.

Azken berriak

Haur, gazte eta nerabeentzako zerbitzuak

Gaztelekuak, ludotekak, programak eta zerbitzuak

Europar Batasunak finantzatua